Etorkizuneko Olazar pilota txapelketan bosgarren jardunaldia jokoan, gaur

Anboto 2024ko urriaren 17a

Lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira jokoan.

Gaur, eguenero bezala, jardunaldi berri bat jokatuko dute Zaldibarko pilotalekuan, 21:00etatik aurrera. Lau eta erdian Uriartek eta Ramirezek neurtuko dituzte indarrak. Binakako partidua, berriz, honako hau da: Etxaniz eta Irazustabarrena Amiano anaien aurka.

Joan zen asteko jardunaldian Ramirezek 22-6 menderatu zuen Izagirre. Binakako partidu estuan Egigurenek eta Landak 22-20 irabazi zuten J.Alberdiren eta Aizpururen aurka.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!