Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketa: Koldo Bikandi gaurko protagonistetako bat

Anboto 2024ko urr. 3a, 10:17

Pilotari iurretarrak lau eta erdiko partidua jokatuko du.

Gaur Etorkizuneko Olazar Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute Zaldibarren. Partiduak 21:00etan hasiko dira.

Gaurko protagonistetako bat Koldo Bikandi izango da. Pilotari iurretarrak lau eta erdiko partidua jokatuko du Salcedoren aurka. Binakako partidua, berriz, honako hau da: Lerena-Altuzarra / Igoa-Santesteban.

Joan zen asteko jardunaldian Faben Ituarte atxondarrak galdu egin zuen Beitiaren kontra: 12-22. Binakako partidua, berriz, oso lehiatua izan zen: Apezetxea-Markaida 22-20 Irribarria-Oliden.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!