Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketa: Faben Ituarte, gaurko protagonistetako bat

Anboto 2024ko ira. 26a, 13:01

Pilotari atxondarrak lau eta erdiko partidua jokatuko du.

Gaur Etorkizuneko Olazar Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute Zaldibarren. Partiduak 21:00etan hasiko dira.

Gaurko protagonistetako bat Faben Ituarte izango da. Pilotari atxondarrak lau eta erdiko partidua jokatuko du Beitiaren aurka. Binakako partidua, berriz, honako hau da: Irribarria-Oliden / Apeztetxea-Markaida.

Joan zen asteko emaitzak

Joan zen asteko lehenengo jardunaldian, Gontzal Azkarraga-Urizar elorriarrak galdu egin zuen binakako partiduan. Albizuk eta biek 17-22 galdu zuten Amiano anaien aurka. Amiano anaiak txapelketa irabazteko faboritoen artean daude. Lau eta erdian A.Egigurenek 22-10 irabazi zion Egurrolari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!