Zaldibarren mediku bat izango dute irailaren 30etik aurrera

Ekaitz Herrera 2024ko ira. 9a, 15:37

Udalak "mediku faltaren arazoa konpontzeko neurri positiboa" dela esan du, baina gogoratu du Zaldibarri bi mediku izatea dagokiola. "Bigarren medikua ere lehenbailehen ipini dezan eskatzen diogu, berriro ere, Osakidetzari”, eskatu du Eneritz Azpitarte alkateak.

Osakidetzak Zaldibarko Udalari jakinarazi dionez, irailaren 30etik aurrera mediku bat egongo da herriko anbulatorioan herritarrei osasun arreta eskaintzen. "Mediku faltaren arazoa konpontzeko neurri positiboa" dela esan du udalak, "baina ez da nahikoa". Zaldibarri bi mediku dagozkiola gogoratu dute.  "Eskertzekoa da Osakidetzak arazoa konpontzeko egindako lana. Irailaren bukaeratik aurrera mediku bat izango dugu, berri positiboa da, baina gogoratu nahi dugu zaldibartarrek mediku bat beharrean bi behar dituztela osasun arreta duina jaso ahal izateko. Bigarren medikua ere lehenbailehen ipini dezan eskatzen diogu, berriro ere, Osakidetzari”, eskatu du Eneritz Azpitarte alkateak. Era berean, Zaldibarko Udalak bere egiten ditu herritarrek azken egunotan udaletxean zein herriko kaleetan osasun arretari buruz adierazi dituzten kezkak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!