Protestarako deia Zaldibarren, mediku faltaren auziari "berehalako konponbidea" eskatzeko

Ekaitz Herrera 2024ko ira. 5a, 11:14

Zaldibarko Jendeak taldeak, pentsiodunek, gaztetxeak eta Dominika Talde Feministak kontzentratzera deitu dituzte herritarrak. Irailaren 6an, barikua, udaletxeko plazan batuko dira 19:00etan.

Osakidetzak hilabete bian, gutxienez, medikurik egongo ez dela jakinarazi ondoren, Zaldibarko herri mugimendua osatzen duten hainbat eragileek protesta publiko bat antolatzea erabaki dute "egoera salatu eta Osakidetzari berehalako konponbidea" eskatzeko. Zaldibarko Jendeak taldeak, pentsiodunek, gaztetxeko kideek eta Dominika Talde Feministak elkarretaratzea egingo dute bariku honetan, hilak 6, udaletxeko plazan. "Medikuak nahi eta behar ditugu Zaldibarren. Medikuak izatea eta oassun publiko duina gure eskubideak dira", azaldu dute hedabideetara bidalitako deialdian. Era berean, egoeragaz kezkatutako herritarrak eta gainerako eragileak deitu dituzte protestan parte hartzera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!