Olazar txapelketako errebantxa jokatuko dute, Zaldibarko jaien barruan

Anboto 2024ko uzt. 2a, 10:00

Uztailaren 5ean, barikuan, jokatuko dute binakako partidua.

Tradizioari eutsiz, Zaldibarko jaien barruan Olazar pilota txapelketako finalisten errebantxa jokatuko dute. Jaialdia 18:30ean hasiko da.

Finaleko pilotari denek ezingo dute errepikatu.Ekain Lizeaga da adibide bat. Otsailean profesionaletan debutatu zuen Astigarragako pilotariak. Horiek horrela, lau eta erdian Egigurenek eta Irribarriak neurtuko dituzte indarrak. Binakakoan Aingeru Bernaola mañariarrak parte hartuko du. Partidua honako hau da: Murua-Bernaola / U.Amiano-Loza.

Olazar txapelketako finalak iazko gabonzaharretan jokatu ziren. Final haiek LOTURA HONETAN ikusi daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!