Zaldibarko jai batzordea osatzen duten partaideek dagoeneko erabaki dute zein izango den aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela. Markina-Xemeingo Igor Aizpiri Garatek eta Sonia García Fuentesek batera diseinatutako afixak iragarriko ditu herriko jaiak. Irabazleek 250 euroko saria eskuratu dute.
Bigarren saria etxeko batek irabazi du, Iker Villanueva zaldibartarrak (150 euro). Eta umeen kategorian udalerriko beste kide bat, Mikel Urizar Gartzia, gailendu da. Azken honek 100 euroko saria jasoko du udalerriko ostalaritza eta merkataritza establezimenduetan erabiltzeko. Irabazle guztiek jaietako txupina jaurtitzerako momentuan jasoko dituzte sariak.
Kategoria nagusira bost diseinu aurkeztu dira. Umeen lehiaketan, berriz, hamar. Aurtengoa jaietako kartelen XXXI. edizioa izan da.
Bigarren saria: Iker Villanueva.
Umeen saria: Mikel Urizar Gartzia.