Istripuaren gunetik ihes egin ostean atxilotu zuen Ertzaintzak autoko gidaria, 41 urteko gizona. Eibarko (Gipuzkoa) epaitegira eraman ostean, epaileak hau espetxeratzeko agindua eman zuen bide-segurtasunaren aurkako delitua, heriotza eragin duen zuhurtziagabekeria larria eta istripua eragin ondoren gertakarien lekutik alde egitea egotzita.