Motorzale bat hil da gaur, domeka, goizean Zaldibarko Olarreaga auzoan izandako zirkulazio-istripu batean. Istripuan inplikatutako ibilgailuaren ustezko gidaria identifikatu eta atxilotuegin du Ertzaintzak.
Azken orduetan inguruan izan den bigarren istripua izan da. Atzo gauean, 44 urteko gizon bat hil zen auto istripuan, 22:30 aldera, Ermua parean.