Olazar pilota txapelketa

Etxeberria lau eta erdian eta Murua-Cuairan bikotea binaka Etorkizuneko Olazar txapelketako finalerdietara sailkatu dira

Anboto 2023ko abe. 1a, 10:00

Eguaztenean Zaldibarko pilota txapelketako azken final laurdenak jokatu zituzten.

Eguazteneko jardunaldian ostean, erabakita daude Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako finalerdiak. Abenduaren 7an, 14an eta 21ean jokatuko dituzte Zaldibarko piolotalekuan.

Eguaztenean jokatutako azken final laurdenetan, Etxebarriak 22-14 menderatu zuen Egiguren lau eta erdiaren barruan. Binaka Muruak etra Cuairanek 22-13 menderatu zituzten Fernandez eta Irazustabarrena.

Olazarreko partiduen eguazteneko zuzeneko emankizuna LOTURA HONETAN.

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.

FINALERDIETAKO EGUTEGIA

Abenduaren 7an, 21:30ean:

  • Lau eta erdian (gizonak): Irribarria-U.Amiano
  • Lau eta erdian (gizonak): Apezetxea-Etxeberria

Abenduaren 14an, 21:30ean:

  • Lau eta erdian (emakumeak): Zabaleta-Gaminde
  • Binaka (gizonak): Zubizarreta-Lizeaga / Ariztegi-Apeztegia

Abenduak 21ean 21:30ean:

  • Lau eta erdian (emakumeak): Etxegarai-Garai
  • Binaka (gizonak): Murua-Cuairan / J.Alberdi-Gabirondo

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!