[ZUZENEKOA] Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako gaurko jardunaldiaren zuzeneko emankizuna

Anboto 2023ko aza. 29a, 21:25

Kaiolan Egigurenek eta Etxebarriak neurtuko dituzte indarrak. Binaka Muruak eta Cuairanek Fernandezen eta Irazustabarrenaren kontra jokatuko dute. Irabazleak finalerdietara sailkatuko dira.

Zaldibarko Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahal dira emankizunak. Aritz Gallastegi kazetaria izan ohi da esataria eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

Txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN eskuratu daiteke. Final laurdenetako beste kanporaketa bat joan zen astean jokatu zuten. Lau eta erdian Amiano sailkatu zen eta binaka Alberdi-Gabirondo bikotea. Partidu horien zuzeneko emankizuna LOTURA HONETAN ikusi daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!