Olazar pilota txapelketa

[ZUZENEKOA] Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako gaurko jardunaldiaren zuzeneko emankizuna

Anboto 2023ko aza. 23a, 21:25

Kaiolan U.Amianok eta Ibarluzeak neurtuko dituzte indarrak. Binaka Olaetxeak eta Cuairainek Oskozen eta Lazkozen kontra jokatuko dute.

Zaldibarko Etorkizuneko Olazar Pilota Txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahal dira emankizunak. Gaur Pedro Mari Goikoetxea kazetaria izango da esataria eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN eskuratu daiteke. Final laurdenetako beste kanporaketa bat joan zen astean jokatu zuten. Lau eta erdian Apezetxea sailkatu zen eta binaka Zubizarreta-Lizeaga bikotea. Partidu horien zuzeneko emankizuna LOTURA HONETAN ikusi daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!