Olazar pilota txapelketa

Amiano lau eta erdian eta Alberdi-Gabirondo bikotea binaka Etorkizuneko Olazar Txapelketako finalerdietara sailkatu dira

Anboto 2023ko aza. 24a, 09:44
Unai Amiano eta Oier Ibarluzea atzoko partiduan.

Atzo Zaldibarko pilota txapelketako final laurdenak jokatu zituzten.

Lau eta erdian Unai Amianok 22-11 menderatu zuen Oier Ibarluzea. Partidu erdira arte nahiko parean ibili ziren (11-8), baina bigarren erdian Amiano ia zuzenean joan zen 22ra.

Binaka Alberdik era Gabirondok 22-16 irabazi zuten Oskozen eta Lazkozen kontra. Partidu osoan aurretik joan ziren irabazleak: 3-1 / 13-9 / 19-13 / 22-16.

Olazarreko partiduen atzoko zuzeneko emankizuna LOTURA HONETAN.

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!