Olazar pilota txapelketa

Olazar pilota txapelketako jardunaldia ANBOTOren webgunean zuzenean ikusgai, gaur

Anboto 2023ko urr. 19a, 09:38

21:30etik aurrera lau t'erdiko eta binakako partidu bana egongo dira ikusgai. Kaiolan Uriartek eta Lizeagak neurtuko dituzte indarrak. Binaka Lerenak eta Altuzarrak Etxanizen eta Balerdiren kontra jokatuko dute.

Zaldibarko Olazar pilota txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak egiten dituzte eguenero. Youtube-n ez ezik, ANBOTOren webgunean ere jarraitu ahal dira emankizunak. Aritz Gallastegi kazetaria izan ohi da esataria eta Enrike Agirrebeitia komentarista. 

Joan zen asteko jardunaldia

Joan zen asteko jardunaldian, Faben Ituarte atxondarra txapelketatik kanpora geratu zen. 20-22 galdu zuen Kortazarren aurka partidu parekatu eta lehiatuan. Hamarna berdinduta heldu ziren lan erdietara. Azken txanpan hiru tantoko aldea zuen Ituartek (19-16), baina Kortazarrek markagailuari buelta eman zion. Horrela, Olazarren zebiltzan Durangaldeko ordezkari biak txapelketatik kanpora geratu dira: Aingeru Bernaola mañariarra eta Faben Ituarte.

Binakako partidua ere orekatua izan zen. Ariztegik eta Apeztegiak 22-20 irabazi zuten Elolaren eta Aizpuruaren kontra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!