Olazar pilota txapelketa

Ariztegi-Apeztegia binaka eta Erkiaga lau eta erdian aurrera, Zaldibarko Olazar txapelketan

Anboto 2023ko ira. 15a, 08:57

Aingeru Bernaola mañariarra, berriz, kanpoan geratu da.

Atzo Olazar txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu zuten Zaldibarren eta ez zen emankorra izan eskualdeko pilotarentzat. Aingeru Bernaola mañariarrak, Aurrekoetxearekin bikotea osatuz, galdu egin zuen binakako neurketa Ariztegiren eta Apeztegiaren kontra: 13-22. Partidu erdira nahiko berdinduta heldu arren (8-11), bigarren zatian gehiago izan ziren irabazleak. Ondorioz, Bernaola eta Aurrekoetxea txapelketatik kanpora geratu dira. Mañariarra Antiguoko pilota txapelketan sekulako lana egitetik zetorren. Irail hasieran txapelketa prestigiotsu horretako txapela janzteko urrats batera geratu zen. Iker Egiguren eta biek finala jokatu zuten. Nahiz eta finala galdu ordura arte egindako lana kontuan hartzekoa izan da.

Atzoko partiduekin jarraituz, Kortazarrek 22-18 menderatu zuen Erkiaga lau eta erdiaren barruan. Gorabehera handiko partidua izan zen. Kortazarrek alde handia hartu zuen hasieran (12-2). Ondoren, Erkiagak buelta eman zion markagailuari (13-16), baina azken txanpan berriro gehiago izan Kortazar eta bere aldera eraman zuen markagailua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!