Ibai Cebrianek eta Oihane Unzaluk irabazi dute Zaldua Trail mendi lasterketa

Anboto 2023ko urr. 2a, 15:25

Lehenengo hiru sailkatuak podiumean. (Argazkia: Zaldua Mendi Taldea).

Zaldua Mendi Taldeak lehenengo bider antolatutako mendi lasterketak 70 korrikalari batu zituen zapatuan, Zaldibarren.

Gizonetan Alberto Cebrian izan zen irabazlea eta emakumeetan Oihane Unzalu. Podiuma Jokin Guarrok eta Donato Luis Antak osatu zuten gizonetan eta Maialen San Sebastianek eta Zutoia Odriozolak emakumeetan. Herriko bi lehenengo sailkatuek ere sariak jaso zituzten.

Sailkapen osoa LOTURA HONETAN.

Zaldibarko lehen sailkatuak. (Argazkia: Zaldua Mendi Taldea)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!