Olazar pilota txapelketa

Olazar pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur Zaldibarren

Anboto 2023ko ira. 21a, 09:27

Lau eta erdiko eta binakako partidu bana egongo dira ikusgai.

Zaldibarren Olazar pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur, 21:30etik aurrera. Lau eta erdian Egigurenek eta Lizeagak neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, binakako neurketa hasiko da: Etxaniz eta Alduntzin Karregalen eta Ibarlozaren aurka.

Joan zen asteko lehenengo jardunaldian honako pilotari hauek lortu zuten garaipena: Erkiagak lau eta erdian, eta Ariztegi-Apeztegia bikoteak, binaka.

Gogoratu behar da txapelketako antolatzaileek zuzeneko emankizunak eskainiko dituztela urriaren 12ko jardunalditik aurrera. Emankizun horiek www.anboto.org webgunean ere ikusgai egongo dira.

Olazar txapelketako jardunaldi guztiei buruzko informazioa LOTURA HONETAN.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!