Zaldibarko jaiak 2023

[ARGAZKI GALERIA] Zaldibarko jaietan giro ederrean batu dira txosnaguneko bazkari herrikoian

Anboto 2023ko uztailaren 8a

Jaietan murgilduta daude Zaldibarren.

Txosnagunean herri bazkarian batu dira eguerdian. Arratsaldean, olinpiadak egingo dituzte eta, ondoren, Elektrokela elektrotxarangak girotutako kalejira hasiko dute.  

Gauerako musika eskaintza zabala dago. 21:00etan DJ Lander-ek musika jarriko du Luque Olea kalean. 22:30ean, URI & K-RAS-en kontzertua hasiko da eta gauerdian Beranduegi taldearen erromeriagaz gozatuko dute txosnagunean.

Zaldibarko jaietako egitaraua LOTURA HONETAN.

(Argazkiak: Unai Olaso)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!