Zaldibarko jaiak 2023

[EGITARAUA]: Haize Arrosa, Ezta Ilen, Hofe eta Bengo, besteak beste, Zaldibarko jaietan

Anboto 2023ko ekainaren 29a

Artxiboko irudia.

Zaldibarren dena prest dute jaiei hasiera emateko. Aurten 50. urteurrena bete duen Zaldua Kirol Elkarteak jaurtiko du jaiak iragartzeko txapliagua. 

Ekainak 30, barikua

21:15 Profesional mailako pilota partiduak, Olazar pilotalekuan, Zaldua Pilota Taldeak antolatuta.

Ekainak 30, uztailak 1 eta 2

XXXI. Areto-futbol maratoia kiroldegian, Zaldua Futbol Taldeak antolatuta.

Uztailak 1 eta 2

11:00-13:00 eta 16:00-19:00 Ur-jolasak Olazarren.

Uztailak 2, domeka.

08:30-14:30 XXIX. Argazki Rallya liburutegi zaharrean.

Uztailak 6, eguena

18:30 HERRIXEN JAIXEN jaitsiera Zaldua plazatik, eta txosnen irekiera.
18:30 Donien Atxa; ondoren, jaietako kartel lehiaketako sari banaketa.
19:00 Zaldibarko dantzariak; jarraian, Zaldua kirol elkarteak jaien hasiera iragartzeko txapligua jaurtiko du, eta gero buruhandiak egongo dira.
19:30 ElektroHATXEranga, txosnagunetik hasita.
20:00 Odoloste-jana Olea kalean (euria eginez gero Bekoetxe kalean).
21:30 Pilota partiduak: Zaldua Pilota Taldeak antolatuta.
23:00 Kontzertuak txosnagunean: HAIZE ARROSA + EZTA ILEN + XAUKENA XAUK.

Uztailak 7, barikua

08:30 Familientzako mendi irteera udaletxeko plazan hasita. Amaitzean jatekoa egongo da eskoletako pilotalekuan.
12:30 Herri kirolak Zaldua plazan: aizkolariak eta Iparraldeko jokoak.
17:00-18:00 Apar festa udaletxeko plazan.
19:30 Matraka elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
23:00 Dantzaldia DJ Josemarigaz Euskal Herria etorbidean.
23:00 Kontzertuak txosnagunean: HOFE + BENGO + SARA GOXUA & LA NANI.

Uztailak 8, zapatua

10:00-13:00 Arku-tiroa ume eta helduentzat Olazarko galerian, Zaldibar Arku Taldeak antolatuta.
12:00 Tortilla txapelketa eskolako aterpean, Zaldua Saskibaloi Taldeak antolatuta.
13:00-13:30 Zaldibar Arku taldeko arkularien erakustaldia Olazarko galerian, Zaldibar Arku Taldeak antolatuta.
14:30 Herri bazkaria txosnagunean.
16:00 3X3 saskibaloi txapelketa kiroldegian, Zaldua Saskibaloi Taldeak antolatuta.
17:00 Olinpiadak txosnagunean.
19:00 Afari-merienda Olea kalean, solomoa (1 €) eta sardinak (1 €).
19:00 Elektrokela elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
21:00 DJ Lander Luque Olea kalean.
22:30 URI & K-RAS txosnagunean.
00:00 BERANDUEGI taldeagaz erromeria txosnagunean.

Uztailak 9, domeka

10:30 BIZKAIKO ITZULIA, Bizkaiko txirrindulari eskolen arteko proba: hasiberriak, eta kimu eta haur kategoriakoak. Hasiera Autonomia kalean.
11:00-13:00 eta 16:00-19:00. Umeen jolas parkea eskolako patioan (euria eginez gero kiroldegian).
11:00 Zaldibarko koralak mezan abestuko du San Andres elizan.
12:15 Euskal dantzak Zaldua plazan.
19:00 Bertso saioa, Zaldua plazan: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Joanes Illarregi. Gai-jartzaile: Ainhoa Urien.20:30 ‘Oh pera’ zirku-ikuskizuna, udaletxe plazan (euria eginez gero Olazar pilotalekuan).
23:00 Su artifizialak.

Uztailak 15, zapatua

07:00 Zaldibarko XLIV. mendi martxa, Zaldua plazan hasita. Amaitu: udaletxeko plazan.

Uztailak 18, martitzena

18:30 Argazki rallyaren emanaldia eta sari banaketa liburutegi zaharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!