Zaldibarko igogailu berria joan zen eguenean ipini zuten martxan, eta handik gutxira itxi egin behar izan zuten, arazo teknikoak zirela eta. Momentu honetan zarratuta dago. Jose Luis Maiztegi jarduneko alkateak azaldu duenez, "udala arazoaren jarraipena egiten dabil" igogailua eraiki duen enpresagaz.
Proiektuagaz ados egon ez diren herritarrak ere egon dira, eta inguruetako bizilagunetariko batzuek protestak egin zituzten. Sinadura bilketa ere ipini zuten martxan, proiektua eraikitzen hasi orduko. Proiektuak 355.860 euroko aurrekontua izan du eta 230.000 euro inguru Jaurlaritzak eta Aldundiak ipini dituzte.