"Proiektu honen bidez, herritarrek inguruko irisgarritasuna hobetzeko egindako erreklamazio historiko bati erantzun diogu, eta legegintzaldi honetako konpromiso nagusietako bat bete dugu, Zaldibarko goiko aldean bizi diren eta hemendik aurrera zentrora azkar eta eroso mugitu ahal izango diren bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko balioko duena", azaldu du Jose Luis Maiztegi jarduneko alkateak.