Zaldibarko Dominika Talde Feministak gaur jakinarazi duenez, eraso matxista bat gertatu zen herrian joan zen zapatuan. Azaldu dutenez, "gizon batek bere bikotekide ohia jipoitu" zuen. Arratsaldean elkarretaratzea egin dute udaletxe pareko plazan erasoa gaitzesteko.