Zaldibarren eraso matxista bat egon dela salatu du Dominika Talde Feministak

Anboto 2023ko mai. 2a, 15:36

2020ko otsailean eraso matxista bat salatzeko Zaldibarren egindako kontzentrazioa.

Erasoa salatzeko kontzentrazioa egingo dute gaur bertan, maiatzaren 2an, udal plazan. 19:30ean izango da.

Zaldibarko Dominika Talde Feministak jakinarazi du eraso matxista bat gertatu dela herrian. Azaldu dutenez, "gizon batek bere bikotekide ohia jipoitu" zuen zapatuan. Erasoa salatzera deitu dituzte herritarrak. Kontzentrazioa egingo dute plazan, gaur, 19:30ean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!