[BIDEOA] Zaldibarko zabortegiko auziari buruzko deklarazioak atzeratu egin dira, auzitegietako grebarengatik

Anboto 2023ko api. 20a, 11:37

Eusko Jaurlaritzako hiru teknikarik deklaratu behar zuten gaur.

Zaldibarko zabortegiko auziaren harira, Eusko Jaurlaritzako hiru teknikari deklaratzera deituta zeuden gaur Durangoko auzitegian, baina saioa atzeratu egin dute. Justizia administrazioko langileak greban daudela da arrazoia. Ez da atzerapen bat eman den lehenengo biderra. Martxoko saio bat ere bertan behera geratu zen; orduan idazkari judizialak zeuden greban.

Zaldibar Argitu plataformak deituta elkarretaratzea egin dute auzitegiaren aurrean eta taldeko ordezkariek eman dute atzerapenaren berri. "Berretsi egiten dugu hemen egongo garela enpresariek eta Eusko Jaurlaritzakoek deklaratzen duten guztietan. Eusko Jaurlaritzari dagokionez uste dugu ardurak ezin direla inondik inora ere teknikari batzuen mailara mugatu. Horiek euren gainetik arduradun batzuk dituzte eta gure ustez instrukzioa sakon egiten bada horiengana ere heldu behar da. Arduradun politikoek euren ardurak hartu behar dituzte", adierazi du Zaldibar Argituko kidea den Gaizka Zabartek hedabideen aurrean.

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!