Zaldibar Argituk ohar batean azaldu duenaren arabera, ikertu gisa deklaratuko dute teknikariek, ingurumenaren kontrako delituak ikertzen dituen auzian. "Harrigarria egiten zaigu hiru urte baino gehiagoan zabortegia kontrolatu behar zuen erakundeko inor ez pasatu izana epaitegitik. horrenbestez, gustatuko litzaiguke osteguneko deklarazioak lehen urratsa izatea Eusko Jaurlaritzaren ardurak zehazten hasteko, ez baitugu uste teknikari horiek baino ez izatea ardurarik zabortegiaren gaineko kontrol faltan", salatu dute ohar berean.