35. Olazar pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur, 21:30ean, Zaldibarko pilotalekuan. Lau t'erdian Aranbarrik eta Lizeagak neurtuko dituzte indarrak. Binaka, berriz, honako hau da partidua: Fernandez-Eskuza / Senar-Oliden.
Joan zen asteko jardunaldian Kortazarrek 22-18 irabazi zion Beitia II.ari. Hasieran alde handia hartu zuen Kortazarrek (8-09), baina partiduaren bigarren zatian Beitiaren erreakzioa heldu zen (14-16). Hala ere, azken txanpan Kortazarrek partidua bere aldera eramatea lortu zuen.
Binaka, Etxanizek eta Lozak 22-2 menderatu zituzten Erkiaga eta Emaldi. Binako berdinketaren ostean, irabazleak zuzenean joan ziren 22ra.