Olazar pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokoan gaur, Zaldibarren

Anboto 2022ko ira. 29a, 09:00

Lau t'erdiko eta binakako partidu bana jokatuko dira.

35. Olazar pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da gaur, 21:30ean, Zaldibarko pilotalekuan. Lau t'erdian Kortazar eta Etxeita pilotariek neurtuko dituzte indarrak. Binaka, berriz, honako hau da norgehiagoka: Etxaniz-Loza / Erkiaga-Emaldi.

Joan zen asteko lehenengo jardunaldian Urigoitiak 22-16 irabazi zion Okamikari. Urigoitia aurretik joan zen partidu osoan zehar: 6-0 / 9-6 / 17-11 / 22-16.

Binaka, Olaetxeak eta Lizeagak 22-10 menderatu zituzten Aurrekoetxea eta Cuiran. Binakako partidua ere lau t'erdikoaren bide beretik joan zen eta irabazleak aurretik joan ziren hasiera-hasieratik: 5-0 / 9-5 / 11-9 / 22-10.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!