Zaldua Kirol Elkartearen 50. urteurreneko logoa aukeratzeko bozketa barikuan eta zapatuan izango da

Anboto 2022ko eka. 23a, 15:32
Urteurreneko ekimenak aurkezteko egindako prentsaurrekoko irudia.

Liburutegi zaharrean egingo dute eta 12 urtetik gorako bazkideek bozkatu dezakete.

Zaldibarko Zaldua Kirol Elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu 50. urteurrena ospatzeko. Euretako bat urteurreneko denboraldian zehar erabiliko duten logo berezi baten aukeraketa da. Horretarako lehiaketa bat abiatu zuten. Orain, proposamenen artean bat aukeratzea geratzen da. Erabaki hori bazkideen esku egongo da. Bihar eta etzi, barikuan eta zapatuan, liburutegi zaharrean egongo dira ikusgai logo proposamenak eta 12 urtetik gorakoek bozkatu dezakete. Zalduaren karneta eramateko gogorarazi dute antolatzaileek.

Ordutegia honako hau izango da:

  • Barikuan: 18:00etatik 21:00etara.
  • Zapatuan: 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 21:00etara.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!