Aimar Morgaetxebarriak Zaldibarren jokatuko du afizionatuetako azken partidua

Anboto 2022ko eka. 27a, 08:00
Aimar Morgaetxebarria afizionatuetako partidu batean.

Ekainaren 30ean izango da, Zaldibarko jaietako pilota jaialdiaren barruan.

Eguenean, 21:30ean, jaien barruko pilota partiduak jokatuko dituzte Zaldibarko Olazar pilotalekuan. Binakakoan, afizionatuetako azken partidua jokatuko du Aimar Morgaetxebarria zornotzarrak. Matarekin osatu du bikotea eta Mutua-Iztueta bikotearen kontra jokatuko dute. Lau t'erdiko partidu bat ere gongo da Irribarria II.aren eta Zubizarreta IV.aren artean.

Zornotzako atzelariak uztailaren 16an debutatuko du profesionaletan Baiko enpresarekin. Karmen jaien barruan izango da, Zornotzan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!