Epaituko dituzten hiru gazte babesteko elkartasun kontzertuak egingo dituzte Zaldibarren

Anboto 2022ko mai. 16a, 13:20
Atxiloketak saiatzeko iaz egindako mobilizazioa.

Liher, Zeker, Gora Etorri eta DJ Pary & Tiza taldeek parte hartuko dute barikuko elkartasun kontzertuan. 22:00etan hasiko dira emanaldiak, aurretik, afariak eskainiko dira. Sarrera sei euroan salduko dute. 

Ekainaren 15ean Euskal Herriko zazpi gazte epaituko dituzte Bilbon, tartean, Durangaldeko hiru lagun. Iazko maiatzean Ernaik deitutako mobilizazioetan atxilotu zituzten, Bilbon. "Espetxe zigor eskaerei, isunei eta kalte ordainei egin beharko diete aurre; guztira 20.000 eurotik gorako zigor eskaerak dituzte".

Sarrerak Durangaldean (Zaldibarko Sorgin tabernan, Durangoko Intxaurren, Zornotzako Herrikoan, eta Elorrioko Portan), Arratian (Igorreko Herrikoan) eta Eibarren (Guridin) erosi ahalko dira.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!