Aske utzi dituzte Ernaik deitutako Bilboko mobilizazioetan atxilotutako Durangaldeko hiru gazteak

Anboto 2021ko mai. 8a, 09:21

Ernai gazte antolakundeak deituta manifestazioak egin zituzten atzo Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian. 'Larrialdi egoeran gaude' lelopean izandako protestetan zortzi gazte atxilotu zituen Ertzaintzak arratsaldean. 

Bilboko mobilizazioaren bukaeran, gazteen aurka egin zuen Ertzaintzak eta hainbat lagun atxilotu zituzten, tartean Durangaldeko hiru gazte. Atxilotu guztiak aske utzi dituzte kargurik gabe. Atxiloketak salatzeko mobilizazioa deitu du Ernai gazte antolakundeak gaur Bilboko Moyua plazan, 19:30ean.

Durangon eta Elorrion autobus geltokian egin dute Bilbora joateko hitzordua; 18:10ean eta 18:00etan, hurrenez hurren. Zaldibarren tren geltokian gelditu dira 18:20an, eta, Zornotzan, Sukoin 18:40ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!