Zortzi gazte auziperatuei babesa emateko dozenaka lagun batu dira Durangon

Anboto 2021ko eka. 23a, 20:26

Zortzi gazte atxilotu zituzten maiatzaren 7an, tartean Durangaldeko hiru. Horietako gehienek bihar deklaratuko dutela jakitera eman du Ernaik. 

Maiatzaren 7an Ernaik egin zituen mobilizazioetan parte hartu zuten zortzi lagun deklaratzera deitu dituztela salatzeko eta haiei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute gaur Durangon. "Maitzaren 7an gazteon oraina borrokatzeagati 8 gazte izan dira auziperatuak. Horietako gehienak bihar deklaratzera deitu dituzte. Baina aizue, Erkoreka eta Urkullu, entzun. Gaurkoan pare bat ideia azpimarratzeko batu gara eta: gurekin jai duzue eta ez gaituzue geldituko. Kolektiboaren indarraz eta herri honekiko dugun konpromisoz beteriko gazteak garen heinean, ez dago gu geldituko gaituenik", nabarmendu elkarretaratzean dute Ernaiko gazteek. 

Bestalde, datorrenaren aurrez ez dutela ihes egingo ohartarazi dute. "Ez baitago galtzeko ezer ez duen belaunaldi bat geldituko duenik". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!