Gerediaga elkarteak txostenean nabarmendu duenagatik, eraikina "zaldibartarren bizitzen parte da". "Esan genezake, Parkeko Hotela Zaldibarko ondare historikoaren elemendu garrantzitsua dela, XIX. mendearen amaieran elizatearen nortasuna nolabait markatu zuen iragan horren parte delako eta hainbat egoeratara egokituta, gaurdaino iritsi delako. Izan ere, XX. mendean ospitale psikiatrikoa izan zeneko memoria eta lekukotza ugari utzi dizkigute bertan lanean aritu ziren edo tratamendua jaso zuten emakume askok. Eraikin hau haien eta zaldibartarren bizitzen parte da".