Jaurlaritzak Joaquin Beltranen gorpuzkiak topatzeko lanak eten dituela salatzeko manifestazioa egin dute Zaldibarren

Anboto 2021ko mai. 14a, 21:18
Argazkia: Lab Durangaldea

Zaldibar Argituk hainbat mobilizazio deitu ditu gaur arratsalderako. Horietako bat Zaldibarren izan da. 

Jaurlaritzak Joaquin Beltranen gorpuzkiak topatzeko lanak amaitutzat eman dituela salatzeko mobilizazioak antolatu ditu Zaldibar Argituk. Plataformako kideek azaldu dutenez, "hau  hasierako kudeaketa penagarriaren beste kapitulu triste bat baino ez da". Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari erantzukizunak "argitzeko" eskatu dio plataformak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!