Gaur goizean egindako agerraldian Josu Erkoreka eta Arantxa Tapia sailburuek Joaquin Beltranen gorpuzkiak topatzeko lanak amaitutzat ematea erabaki dutela jakitera eman dute. Horren ostean, Zaldibar Argituk adierazpena kaleratu du, eta hasierako kudeaketa "penagarriaren beste kapitulu triste bat" baino ez dela azaldu dute. Gainera, Eusko Jaurlaritzari erantzukizunak "argitzeko" eskatu dio plataformak. "Eusko Jaurlaritzak bilatzen ez jarraitzea erabakitzen badu, une egokia da erabaki horren ondorioak asumitu eta erantzukizunak bere gain hartzeko, beharrezko diren dimisio eta kargugabetzeekin", azaldu dute plataformakoek.
Mobilizazioak:
Zaldibarren, 19:30etan udaletxe plazan.
Zallan, 20:00etan Euskadi plazan.
Eibarren, 19:00etan Untzaga plazan.
Ermuan, 19:00etan Zubiaurren.
Elgetan, 19:00tan plazan.