Zaldibarko zabortegia hondoratu zela15 hilabete igaro direla, Joaquin Beltran langilearen gorpua topatzeko lanak bertan behera utzi dituela iragarriko du Eusko Jaurlaritzak gaur.
Maiatzaren erdialdean heldu zen Joaquin Beltranen gorpua aurkitzeko lan-taldea. "eremu berora". Hain zuzen ere, "Joaquin Beltranen ibilgailua, giltzak ipinita eta motorra martxan, zegoen eremura”, orduan Eusko Jaurlaritzak azaldu zuen moduan. Apirilaren 28an bilaketa lanak ikustera joan ziren Iñigo Urkullu lehendakaria, Erkoreka eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburua.
Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zenetik 15 hilabete pasatu dira. Bi langile harrapatu zituen luiziak: Alberto Sololuze eta Joakin Beltran. Sololuzeren gorpuzkiak iazko abuztuan topatu zituzten.