Lur-jausia Zaldibarren

Joaquin Beltran bilatzeko lanak “maiatzaren erdialdean” ailegatuko dira “eremu berora”

Anboto 2021ko api. 28a, 17:11

Iñigo Urkullu lehendakaria, Josu Erkoreka Segurtasun sailburua eta Arantza Tapia Ekonomia, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua Eitzagako hondakindegian egon dira gaur larrialdi lanak gainbegiratzen.

Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, Joaquin Beltran bilatzeko lan-taldea, “maiatzaren erdialdean” ailegatuko da “eremu berora”. Desagertutako behargina topatzeko itxaropenak ingurune horretan dituzte ipinita, “4. lur-erauzketaren 4. fasean”.

Hain zuzen ere, eremu hori da “Joaquin Beltranen ibilgailua giltzak ipinita eta motorra martxan zegoen eremua”. Dena dela, Jaurlaritzak azaldu du “alor geoteknikoari” dagokionez, gune horixe bera dela “zabortegi osoko eremurik konplexuena”. Ingurune hori “dikearen ondoan” dago, eta  askatu beharreko materialaren kota handiena du, Jaurlaritzaren arabera. 

Orain arte 700.000 metro kubiko lur mugitu dituzte, eta 400.000 metro kubiko baino gehiago arrastrilatu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!