Zaldibarko baheketan ia %60ko parte hartzea egon da

Aritz Maldonado 2021ko urt. 20a, 11:29

Jose Luis Maiztegi alkateak zaldibartarren jarrera nabarmendu gura izan du. "Osasuna guztion ardura da, eta zaldibartarrek jarrera eredugarria erakutsi dute".

Abenduaren 8tik 10era bitartean Osasun sailak Zaldibarren egin zuen baheketara sei urtetik gorako zaldibartarrak zeuden deituta; 1.602 zaldibartarrek parte hartu zuten PCR proba egiteko deialdian, deituak zeudenen %57. Maiztegiren arabera, proba horietako seitan izan da emaitza positiboa koronabirusean.  

Egun,  Zaldibarren intzidentzia tasa 853koa da. 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!