Atzo gertatutako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Zaldibarren

Anboto 2020ko abe. 18a, 20:51

Ertzaintzak 54 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Zaldibarren, bikotekideari arma zuriz eraso egitea egotzita.

Ertzaintzak ohar batean adierazi zuenez, emakumeak goizeko hamarrak inguruan deitu zuen larrialdi zerbitzuetara, eraso bat jasan berri zuela esanez. Erasoaren ondorioz, emakumeak ebakiak zituen aurpegian eta eskuetan. Galdakaoko ospitalera eraman zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!