Aimar Morgaetxebarriak Olazar pilota txapelketako finalerdia jokatuko du abenduaren 28an

Anboto 2020ko abe. 15a, 09:00
Morgaetxebarria -eskuman- eta Karregal.

Karregalekin osatuko du bikotea Zornotzako pilotari gazteak.

Bere lehenengo parte hartzean Zaldibarko Olazar Pilota Txapelketako finalera sailkatu daiteke Aimar Morgaetxebarria zornotzarra. Koronabirusaren ondorioz, jardunaldi asko bertan behera geratu dira, baina txapelketarekin aurrera jarraitu dute zuzenean finalerdiak eta finala antolatuta. Euretako protagonista bat izango da Zornotzako pilotari gaztea. Abenduaren 28an, 18:00etan, jokatuko du binakako finalerdia, Karregalekin bikotea osatuz. Exposito eta Lizeaga izango dituzte kontrario. Lau t'erdian Senar eta Ormaetxe arituko dira.

Aurreneko finalerdiak egun bi lehenago jokatu dira: abenduaren 26an, 18:00etan. Lau t'erdiaren barruan Igoa eta Fernandez pilotariek neurtuko ditute indarrak. Binaka honako bikote hauen artetik irtengo da finalista: Mata-Irurita eta Alberdi-Gaskue.

Partiduak 'youtube' kanalean ikusgai

Partidu guztiak—finalerdiak zein finala— ateak itxita jokatuko dituzte, baina partiduak 'youtube' bidez jarraitu ahalko dira Zaldua Pelota Taldearen kanalean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!