Udal webgunearen bidez prozesu parte-hartzailean parte hartzea "ezinezkoa" dela salatu du Zaldibarko EH Bilduk

Anboto 2020ko azaroaren 17a

EH Bilduk salaketa sare sozialen bidez egin du. Koalizio subiranistaren berbetan webgunean ez dago aukerarik prozesu parte-hartzailean parte hartzeko.  

Udal bulegoetan inprimakiak prest ez edukitzeaz ere kexatu da EH Bildu. "Epearen erdia igarota, ezinezkoa da aurrekontu parte-hartzaileetan parte hartzea", azaldu du EH Bilduk. "Honek argi erakusten du Zaldibarko udal gobernuak parte hartzeari ematen dion garrantzi eskasa eta aurrekontu parte-hartzaileak egiterakoan erakusten duen utzikeria".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!