Zaldibarko Udalak 15.000 euro bideratuko ditu aurrekontuetako parte-hartze prozesura

Anboto 2020ko urr. 29a, 17:06

Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 1etik 30era izango da. Ostean, udalak proposamenak aztertuko ditu, eta abenduaren 14an eztabaidatuko dute zeintzuk aukeratu.

Udalaren asmoa herritarrentzako lehentasunezkoak diren gaiak ezagutzea da. "Horren ostean, bideragarritasun teknikoa aztertuko da, eta kontutan hartuko dira aurrekontua egiteko". Proposamenak, 16 urtetik gorako zaldibartarrek egin ditzakete. 

Zaldibarko Udalak 15.000 euro bideratuko ditu aurrekontu parte-hartzaileetara. 3.750 euroko kostua baino gehiago duten proposamenak baztertu egingo direla aurreratu du udalak. Proposamenak bileretan, webgunearen bidez, udaletxeko erregistro-bulegoan edo 94 6827016 telefonora deituta egin ahalko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!