San Andres jaiak eta Neguko Azoka bertan behera uztea erabaki du Zaldibarko Udalak

Anboto 2020ko aza. 5a, 17:17
Artxiboko irudia.

Jose Luis Maiztegi alkatearen berbetan erabaki "gogorra" izan da, "dena prest" zegoelako.

Koronabirusaren eraginez hartu diren osasun neurriak kontutan hartu ostean erabaki du udalak bi ekimen hauek bertan behera uztea. "Une honetan garrantzitsuena zaldibartarren osasuna zaintzea eta bermatzea da, eta hau ez da ospakizunetarako unerik egokiena", azaldu du Maiztegui alkateak ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!