Lur-jausia Zaldibarren

Elkarretaratzea egin dute Zaldibarren hondakindegia amildu zenetik 200 egun igaro direla gogoratzeko

Anboto 2020ko abu. 24a, 20:07

200 egun igaro dira gaur Zaldibarko hondakindegian lurjausia gertatu zenetik. 

Zaldibar Argituk deituta "Alberto eta Joaquin. Osasuna. Erantzukizunak" lelopean elkarretaratzea egin dute gaur Zaldibarren. Hain zuzen ere, Sololuzerenak diren aztarnak aurkitu zituzten pasa den astean. 

Elkarretaratzean Beltranen gorpua bilatzen jarraitzeko eskatu dute bertaratuek, baita ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!