Lur-jausia Zaldibarren

Alberto Sololuzerenak dira Zaldibarko zabortegian aurkitutako hezurrak, Euskadi Irratiak informatu duenez

Maialen Zuazubiskar 2020ko abu. 19a, 09:27

Artxiboko irudia.

DNA proben lehen emaitzak jasota Zaldibarko zabortegian aurkitutako hezurrak Alberto Sololuzerenak direla jakitera eman dute Euskadi Irratian.  

Azken egunotan gizaki baten hainbat hezur aurkitu dituzte Zaldibarko zabortegian. Orduz geroztik, DNA probak egiten ibili dira, eta gaur goizean Euskadi Irratian jakitera eman dutenez, zabortegian aurkitutako gorpua duela sei hilabete lurjausia gertatu zenean desagertu zen Alberto Sololuze langilearenak dira. 

Otsailaz geroztik bi langile desagertuta egon dira Zaldibarko zabortegian, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran. Domekan baskula zegoen inguruan, 23 metroko sakoneran, berna-hezur bat aurkitu zuten, eta giza arrasto gehiago astelehenean. Gaur konfirmatu da azken egunotan topatutako giza arrastoak Sololuzerenak direla. 

B1 gunean Beltranen bila
Bestalde, Eusko Jaurlaritzatik jakitera eman dutenez oraindik desagertuta dagoen langilearen, Joaquin Beltran, bila jarraitzen dute, zehazki B1 gunean, Sololuzeren gorpuzkiak aurkitutako gune inguruan. Inguru horretan oraindik 15 egunerako lana dute. Emaitza positiborik izan ezean, bilaketa lanekin nola jarraitu planifikatu dutela azaldu dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!