Lur-jausia Zaldibarren

Zaldibarko zabortegian aurkitutako hezur bat ikertzen ari da Ertzaintza, EITB-k informatu duenez

Anboto 2020ko abu. 16a, 18:16

Zabortegiko baskularen ondoan eta 15 metro luzeko metalezko xafla baten azpian aurkitu dute tela zati batez inguratutako hezurra, EITBk bere webgunean argitaratu duenez.

Otsailean Zaldibarko zabortegian lurjausia gertatu zenetik desagertuta daude Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze. Aurkitutako hezurra desagertutakoen batena den aztertzen ari da orain polizia zientifikoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!