Gaurtik aurrera eskatu ahal dira Zaldibarko Udalak koronabirusaren eraginak arintzeko eskainiko dituen diru-laguntzak

Anboto 2020ko uzt. 6a, 10:21

Uztailaren 6tik 20ra bitarteko epea dago laguntza eskaerak aurkezteko. 7.000 euro bideratuko ditu udalak laguntza horietarako. 

Zaldibarren erroldatuta dauden, eta merkataritzan, ostalaritzan, jatetxeetan, edota zerbitzu jardueretan dihardutenek, eta autonomoek eskatu ahalko dituzte laguntzak. Eskatzaile bakoitzak, gehienez, 250 euro jasoko ditu. 

Koronabirusak eragindako osasun alarma egoera ezarri zenetik harturiko neurrien artean kokatu du diru laguntza hau Zaldibarko Udalak. "Laguntza hauek pandemia hasi zenetik Zaldibarko Udalak arlo sozioekonomikoan hartutako neurriekin bat datoz, " adierazi dute udal iturriek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!