Urrutikoetxea eta Irribarria pilotan elkarrekin ikusteko aukera, Zaldibarko jaietan

Joseba Derteano 2020ko eka. 29a, 10:58
Iragan asteburuko jardunaldiko irudia (Argazkia: www.aspepelota.eus/)

Olazar pilotalekuak profesionalen udako pilota torneoaren barruko partidu bat hartuko du datorren zapatuan.

Mikel Urrutikoetxea aurrelari arituko da eta Iker Irribarria atzelari. Zaratamoarrak eta aramarrak Oinatz Bengoetxea eta Julen Martija izango dituzte kontrario.

Profesionalen udako pilota torneoaren barruko partidua izango da. Iragan asteburuan, estreinako partiduan, galdu egin dute Urrutikoetxeak eta Irribarriak: 14-22 Rezustaren eta Artolaren aurka.

Atarikoan Elordi eta Zabala

Atariko partiduan Aitor Elordi mallabitarrak eta Ibai Zabala berriztarrak elkarrekin jokatuko dute. Durangaldeko pilotariek, Arteaga eta O. Etxebarria izango dituzte kontrario.

Sarrerak zelan eskuratu

Pilota jaialdia uztailaren 4an, 22:15ean, hasiko da. Sarrerak hainbat modutara eskuratu daitezke. Esaterako, Zaldibarko Rincon de Paula tabernan salgai egongo dira aste honetako hiru egunetan: uztailaren 1ean eta 2an, 18:00etatik 20:00etara, eta uztailaren 3an, 19:00etatik 21:00etara. Beste aukera bat sarrerak www.entradasfronton webgunearen bidez erostea da (25 euro). Egunean bertan Olazar pilotalekuko lehiatilan ere eskuragarri egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!