[EGITARAUA] Uztailaren 2an hasiko dituzte Zaldibarko kultur jaiak

Anboto 2020ko eka. 29a, 10:25

Aurtengo programazioan musika, antzerkia eta kirol ikuskizunak egongo dira, segurtasun neurriak bermatuz. Ikuskizunek 300 lagunentzako aforoa edukiko dute, eta beharrezkoa izango da sarrerak aldez aurretik hartzea. "Aurtengo festetan lehentasuna festez gozatzea da, baina erantzukizunez, adierazitako neurri guztiak hartuz eta errespetatuz, eta gutako bakoitzak jakin dezala beharrezko arauak bete behar ditugula" azaldu du Jose Luis Maiztegi alkateak. 

EGITARAUA

UZTAILAK 2, eguena

  • 18:00etan, 'Ongi etorri lagun'
  • 21:00etan, 'Locas por el bingo'

UZTAILAK 3, barikua

  • 17:00etan, Luhartz
  • 20:30ean, Sua

UZTAILAK 4, zapatua

  • 11:30ean, olinpiada estatikoak
  • 17:30ean, Puro Relajo mariatxiak
  • 20:00etan, Zaldibarko musikarien kontzertua
  • 22:15ean, pilotari profesionalen partiduak Olazar pilotalekuan

UZTAILAK 5, domeka

  • 13:00etan, 'Aire Hemendik' antzerkia
  • 18:00etan, bertso saioa
  • 20:30ean Harresian Zulo taldearen kontzertua
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!