Maskarillak jantzita eta segurtasun distantziak mantenduz kontzentratu dira. Herritik zehar ere ibili dira zabortegian gertatutakoa argitzeko oihukatuz eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratuz.
Zaldibar Argitu plataformak egin du gaur eguerdirako deialdia. "Egia zor digute. Herritarrok informazioa nahi dugu; zuzenda, zehatza eta fidagarria. Eta, ez , ez zarete hori egon. Hori bera akats larria dela iruditzen zaigu. Enpresak berak eta Jaurlaritzak dituen erantzukizun zehatzak argitu behar dira eta informazio hori publikoa izan behar dela uste dugu", azaldu zuten plataformatik elkarretaratzearen harira zabaldutako oharrean.
Horrekin batera, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratu dituzte. "Hasieratik esan dugun bezala, langileak aurkitzea lehentasunezko gaia izan behar da eta ahalegin horretan burubelarri jarraitzea eta beharrezko baliabideak eskaintzea eskatzen dugu".